Edukira joan

Nizeforo I.a Logoteta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nizeforo I.a Logoteta

bizantziar enperadore

802ko urriaren 31 - 811ko uztailaren 26a
Irene Atenaskoa - Estaurazio
Bizitza
JaiotzaPisidia760 aldean
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaPliska (en) Itzuli811ko uztailaren 26a (50/51 urte)
Familia
Seme-alabak
LeinuaNikephorian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Nizeforo I.a (antzinako grezieraz: Νικηφορος; 760 aldean - Pliska, 811ko uztailaren 26a), izengoitiz Logoteta, 802-811 bitartean Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen.

Erresumako altxorraren arduradun (logoteta) izan zen Irene enperatrizak aginpidea izan zuen bitartean. 802an estatu-kolpea jo eta enperadore izendatu zuen bere burua. Erresumako zerga-bilketa aldatu eta nahitaezko soldadutza ezarri zuen. 805ean eslaviarrak matxinatu ziren Patrasen, baina Nizeforo I.ak mendean hartu zituen eta Balkanetako penintsula berreskuratu zuen Bizantzioko Inperioarentzat. 807. urtean arabiarrek bizantziarrak azpiratu zituzten eta Nizeforo I.ak zergak ordaindu behar izan zizkion Harun al-Raxidi. 811n bulgariarrei eraso zien, baina Krum bulgariar khanak bizantziarrak garaitu zituen, eta Nizeforo hil zuen; edontzi bat egin zuen haren burezurrarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Irene Atenaskoa
Bizantziar Inperioko enperadorea
802-811
Ondorengoa
Estaurazio


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nizeforo I.a Logoteta Aldatu lotura Wikidatan